13-10 hartu zuen mendean Oiartzungo Txost taldea
Zubietak irabazi du, aurten ere, Gipuzkoako Errebote Txapelketa. 13-10 nagusitu zitzaion Oiartzungo Txost taldeari Zubietan bertan jokatutako finalean. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:
Uztailak 20, larunbata, 17:00, Zubieta-plaza
ZUBIETA (Josu Aizpurua, Joseba Aizpurua, Garcia, Argote, Rezola) 13 /
TXOST (Azpiroz, Zabala, Nazabal, Susperregi, Etxeleku) 10
Behar Zana, Txost eta Zubieta taldeak lehiatu dira berriz ere Gipuzkoako Errebote Txapelketan. Eta, aurreko edizioan bezala, zubietarrek eta oiartzuarrek lortu zituzten finalerako txartelak, lehendabiziko bi postuetan sailkatuta:
- Zubieta, 4 puntu
- Txost, 3 puntu
- Behar Zana, 2 puntu
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza atalean dago ikusgai txapelketaren inguruko informazio guztia.

