Hilaren 25a, asteazkena, izango da horretarako azken eguna; hautagaitza inprimaki ofizialean aurkeztu beharko da, eta bi modutan egin ahal izango da: GEPFko bulegoan, aldez aurretik hitzordua adostuta, edo e-mailez, hainbat baldintza betez
Badoa pixkanaka aurrera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Atzo (2020-11-19), esaterako, hauteskunde erroldari eta egutegiari erreklamazioak aurkezteko epea bukatu zen. Hauteskunde Batzordea bildu, eta alegaziorik izan ez denez, ondorengo akordioak hartu zituen:
- GEPFeko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako Hauteskunde Egutegia behin betiko onartzea (albiste honi erantsitako lehendabiziko dokumentua)
- Hauteskunde errolda behin betiko onartzea
- Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari estamentuetarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori hilaren 25ean, asteazkena, amaituko da, 20:00etan
- Batzar Nagusirako eta Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko inprimaki ereduak onartzea
- Batzar Nagusirako hautagaitzak aurkezteko prozedura onartzea
Hain zuzen ere, Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari estamentuetarako hautagaitzak aukezteko prozedura honakoa izango da (albiste honi erantsitako bigarren dokumentuan kontsulta daiteke):
- Hautagaitza inprimaki ofizialean aurkeztu beharko da (albiste honi erantsitako hirugarren dokumentua, deskargatzeko moduan; baita Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean ere).
- Bi modutan aurkeztu ahal izango da:
- GEPFko bulegora joan eta inprimaki ofiziala aurkeztu. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik, posta elektronikoz (administrazioa.pilota@kirolak.net) edo whatsappez (621 33 26 60)
-
administrazioa.pilota@kirolak.net helbidera mezu elektronikoa helarazi, hautagaitza aurkezteko inprimaki ofiziala eta NANaren kopia erantsiz eta whatsappa duen telefono zenbaki bat emanez. Behin mezua jasota, federazioak whatsappeko bideo-dei bat egingo du, datuak berresteko
Gogoratu hautagaitzak aurkezteko epea datorren asteazkenean, hilak 25, bukatuko dela, 20:00etan.
Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean.


