Izen-emateak

Zabalik da Errendimenduko Eskuz Banakako GipuzkoakoTxapelketan izena emateko epea

Eskola adinean diren 2. urteko alebinei eta 1. eta 2. urteko infantilei zuzenduta dago txapelketa.

Dagoeneko zabalik da 2013-2014ko Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan izena emateko epea. Irailaren 30a izango da horretarako azken eguna.

Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan lehena izango da ; eskuz banaka jokatzen da, eta 2. urteko alebinek (2002) eta 1. eta 2. urteko infantilek (2001-2000) hartuko dute parte. Ondoren iritsiko dira Gipuzkoako Errendimendukoa eskuz binaka eta Udaberriko Errendimendu Txapelketa, hau ere eskuz binaka.

Eskuz banakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa urriaren 20tik abenduaren 29ra jokatuko dela aurreikusten da.

Irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

Eskola adinean diren pilotariak, Eskolarteko Txapelketan ere parte hartzeko aukera dute: eskua, paleta, zesta-punta eta joko-garbi espezialitateetan. Izen-emate hauek aldiz, ikastetxeen bitartez egiten dira.

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.