Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Artekoa ere martxan, larruzko paletako lehiarekin

Altzatarra, Ramuntxo, Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2 lehiatuko dira; finala urriaren 25ean jokatuko dute, Donostiako Gaska trinketean

Ezker Hormakoaz gain, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa ere hasiko da jardunaldi honetan (2015-09-20). Hain zuzen ere, nagusien mailako larruzko paletako lehia jarriko da martxan.

Lau taldek jokatuko dute txapelketa honetan: Altzatarra, Ramuntxo, Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2.

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, irailaren 20an hasi eta urriaren 4ra bitartean. Partidak igande goizetan izango dira, Donostiako Gaska trinketean.

Lehendabiziko sailkatua finalera pasatuko da zuzenean, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute; urriaren 18an izango da. Finala, azkenik, urriaren 25ean jokatuko da, hau ere Donostiako Gaska trinketean.

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.