Lehiaketa

Pagazpe (1.maila), Zarautz (2.a) eta Kuku 2 (3.a), Gipuzkoako txapeldunak nagusien gomazko paletan

Hurrenez hurren, Danok Bat, Lagunak 2 eta Loiolatarra taldeak hartu zituzten mendean, Zarautzen jokatutako finaletan

Pagazpe (1. maila), Zarautz (2. maila) eta Kuku 2 (3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak nagusien gomazko paletako espezialitatean. Joan den larunbatean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final hauek, Zarautzen. Eta, hurrenez hurren, Danok Bat, Lagunak 2 eta Loiolatarra taldeak hartu zituzten mendean.

Ondorengo lerrotan laburbildu dugu jaialdia:

Azaroak 24, larunbata, 17:00, Zarautz-Aritzbalde

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila
KUKU 2 (Arregi-Manterola) 25 / LOIOLATARRA (Arana-Luarizaierdi) 14
 
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
LAGUNAK 2 (Arrizabalaga-Lizarralde) 23 / ZARAUTZ (Zabala-Azpeitia) 25
 
3. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Elezgarai-Garalde) 17 / PAGAZPE (Errazti-Urdanpileta) 25
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke maila bakoitzeko emaitza, sailkapen eta datu guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.