3-0 irabazi zion Zumaiari finalean, eta bere hirugarren txapela lortu du; azken hiru edizioak irabazi ditu. Zumaiak jarraitzen du lidergoan, 8 txapelekin
Mutrikuk irabazi du 2015eko Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. 3-0 hartu zuen mendean Zumaia, Mutrikun jokatutako finalean (2015-06-26):
Ekainak 26, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz
1. Kadeteak: MUTRIKU 30 (E.Mendizabal-Manzisidor) / ZUMAIA 10 (J.Agirre-Saez)
2. Jubenilak: MUTRIKU 35 (Goenaga-Andonegi) / ZUMAIA 22 (E.Agirre-Lopetegi)
3. Nagusiak: MUTRIKU 35 (I.Mendizabal-Barrenetxea) / ZUMAIA 23 (Alonso-Osa)
Hala, Mutrikuk hirugarren txapela gehitu dio bere palmaresari; azkeneko hiru urtetako finalak irabazi ditu: 2013, 2014 eta 2015. Eta aurreko bi edizioetan, 2011 eta 2012, txapeldunorde izan zen.
Bi herriek, gainera, 5 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko bost ediziotan, hain justu. 3tan irabazi du Mutrikuk (2013, 2014, 2015) eta 2tan Zumaiak (2011, 2012).
Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izan du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Zesta-puntaz, 1250 euro jasoko ditu Mutrikuk eta 625 Zumaiak. Gainera, parte-hartzaile guztiek 900 euro jasoko dituzte ligaxka osoa jokatzeagatik, eta 450na finala jokatzen dutenek.
Informazio gehiago eta irudiak webgune honetako Lehiaketak eta Argazki galeriak ataletan.


