Lehiaketa

Lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako beste bi final, igandean, Atanon

Gipuzkoako lehiako kadeteen 2. mailako finala jokatuko dute Mundarroko Goñik eta Bergarako Lazpiurrek, eta nagusien 1. mailakoa Mundarroko Expositok eta Lapkeko Senarrek; 11:00etan hasiko da jaialdia, ateak itxita

Aurreko asteburuan (2021-05-02) han-hemenka jokatu ziren lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako final ugariei lekukoa hartuz, igande honetan (2021-05-09) beste bi final izango dira, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Zehazki, Gipuzkoako lehiako kadeteen 2. mailako finala eta nagusien 1. mailako finala jokatuko dituzte, ateak itxita, 11:00etatik aurrera:

Maiatzak 9, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Xuban Goñi / BERGARA-Josu Lazpiur

2. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 1. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Hodei Exposito / LAPKE-Beñat Senar

Txapelketaren inguruko informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.