Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak ere, ostiralean ikusgai

Bi jaialdiak 19:00etan hasiko dira: Aretxabaletak hartuko ditu nagusien 2. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien 1. mailako finalak; eta Lazkaon jokatuko dituzte kadeteen 2. mailako, jubenilen 2. mailako eta kadeteen 1. mailako lehiak

Eskuz binakako lehia bukatu berri da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eta eskuz banakakoari ere ez zaio ezer falta. Hain zuzen ere, ostiralean jokatuko dituzte finalak kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariek. Bi jaialdiak 19:00etan hasiko dira: Aretxabaletak hartuko ditu nagusien 2. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien 1. mailako lehiak; eta Lazkaon jokatuko dituzte kadeteen 2. mailako, jubenilen 2. mailako eta kadeteen 1. mailako finalak.

Ondorengo lerroetan dituzue bi jaialdien xehetasunak:

Abenduak 30, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa
 

1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
ARETXABALETA-Aritz Zugasti / ATAUN-Ander Arroita

2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
AZKOITIA-Jon Etxaniz / TOLOSA-Ander Iraeta

3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
TOLOSA-Iker Amiano / SORALUZE-Manex Balerdi

Abenduak 30, ostirala, 19:00, Lazkao-Joxe Miel Barandiaran


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
GAZTELEKU-Aimar Beroz / LAPKE-Beñat Perez

2. Eskuz banaka, jubenilak 2 maila:
LAPKE-Jon Erauskin / ILUNPE-Jokin Bidezabal

3. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
LAPKE-Iker Izagirre / GAZTELEKU-Aimar Segurola

Esan bezala, amaitu berri da eskuz binakako lehia. Tolosa 1 eta Ataun 2 taldeek jokatu zuten, asteburuan, azken finala, nagusien 3. mailakoa. Ataundarrak nagusitu ziren:

Abenduak 24, larunbata, 11:00, Ataun-Auzoeta
 

1. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
TOLOSA 1 (Ugaitz Amundarain-Beñat Beloki) 20
ATAUN 2 (Oñatz Arrillaga-Ander Arroita) 22

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka ataletan kontsulta daiteke informazio gehiago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.