Azpeitiko Izarraitzen eskuz binaka kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, ostiralean, 19:30ean; eta Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan larunbatean jokatuko dituzte eskuz binaka nagusien 1. mailako eta
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan, Azpeitian eta Idiazabalen.
Azpeitiko Izarraitz frontoiak ostiralean (2018-11-09) hartuko du eskuz binakako finalen jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai, 19:30ean hasita: kadeteen 1. mailakoa lehenik, jubenilen 1. mailakoa ondoren, eta nagusien 2. mailakoa azkenik.
Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, bestalde, larunbatean (2018-11-10) lehiatuko dira eskuz binakako mailarik gorenean ari diren pilotariak, 11:30etik aurrera: nagusien 1. mailako zein nagusien Ohorezko mailako finalak izango dira ikusgai.
Ondorengo lerrotan, jaialdien xehetasunak:
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
TOLOSA (Amiano-Sudupe) / ILUNPE 1 (Egiguren-Elosegi)
TOLOSA 3 (Goikoetxea-Elola) / LAPKE 1 (Senar-Uranga)
BEHAR ZANA (Urbieta-Iruretagoiena) / GAZTELEKU 1 (Etxezarreta-Arrate)
ZAZPI ITTURRI 1 (Labaka-Bikuña) / SORALUZE (Atxotegi-Balerdi)
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) / TOLOSA (Labaka-Telletxea)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazio guztia, zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.


