Larunbatean, 10:30ean, Oiartzungo Beheko Plazan izango dira aurrez aurre uztariztarrak eta oiartzuarrak; Luzean taldea (Donibane Lohizune) finalerako sailkatuta dago
Ligaxkako partidekin bukatuta, azken txanpan sartu da 61. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Larunbat honetan, hain zuzen ere, finalerdia ikusteko aukera izango da, Oiartzunen, eta talde gipuzkoar batek jokatuko du, gainera: Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Txost (Oiartzun, Gipuzkoa) izango dira aurrez aurre, 10:30etik aurrera. Bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren; Luzean taldea (Donibane Lohizune, Lapurdi), ligaxka lehen postuan amaituta, dagoeneko finalerako sailkatuta dago. Eta beste gipuzkoarrak, zubietarrak, finalerdiaren atarian gelditu dira.
Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena:
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 6 puntu
- Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), 4 puntu
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 4 puntu
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 4 puntu
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), erretiratua
Hauxe izango da, beraz, finalerdia:
Urriak 19, larunbata, 10:30, Oiartzun
KAPITO HARRI vs TXOST
Eguraldiak lagunduko balu, aurtengo edizioko finala urriaren 27ko asteburuan jokatzea aurreikusten da, Oiartzunen.
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebotea nagusiak atalean.


