Lehiaketa

Jokoan da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa

Bertako Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egiten du lehiaketa honek; abuztuaren 3an izango dira finalak, Oiartzungo Kontzejupean

Jokoan da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa. Iaz jokatu zen lehendabiziko aldiz eta, arrakasta ikusita, aurten ere martxan jarri dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Oiartzungo Txost klubak. Ekainaren 19tik abuztuaren 3ra bitarte jokatuko da. Eta nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka.

Oiartzungo Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egiten du lehia berri honek. Horrela, igandero-igandero, hainbat partida izango dira ikusgai, Oiartzungo Kontzejupean (Pasaka Txapelketako orain arteko bi jardunaldiak Iturriotzen jokatu dituzte). Jaialdi anitzak izango dira, gainera; 09:30ean hasita, honako norgehiagokez gozatu ahal izango da astero:

– Gaztetxoak
– Gazteak
– Emakumezkoak
– Herri mailakoak
– 1. mailakoak-Gipuzkoako Txapelketa

Gipuzkoako Txapelketan, ondorengo pilotariek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta:

A multzoa

  1. Nazabal-Zabala
  2. E. Esnaola-Alvarez
  3. Mujika-Ondaro
  4. Arzelus-Chiapuso
     

B multzoa

  1. Urbieta-Esnal
  2. Saralegi-Sarasti
  3. Lasa-Argote
  4. Flores-J.A. Esnaola

Gaztetxoen, gazteen, emakumezkoen eta herri mailakoen finalak uztailaren 29an izango dira, Oiartzungo Iturriotzen (bertako jaiak direla eta), 16:30ean. Gipuzkoako Txapelketako finalak, berriz, abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) jokatuko dira, Kontzejupean, 13:00etan.

Informazio gehiago eta astez asteko kartelera webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Kontzejupe eta Kartelera ataletan daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.