Lehiaketa

Jokoan da Euskal Pilota Egokituko V. Gipuzkoako Txapelketa

Zarautzen, Irunen, Amasa-Villabonan eta Eibarren izango dira jaialdiak; finala ekainaren 13an jokatuko dute, Eibarren

Jokoan da Euskal Pilota Egokituko V. Gipuzkoako Txapelketa. 13 lagun ari dira parte hartzen lehia honetan (5 bikote eta txandakatuz jokatuko duen hirukote bat) : 2 bikote Irungo Ramuntxo elkartekoak dira, beste 2 bikote Zarautz elkartekoak, eta gainontzekoak Amasan entrenatzen duten Berdin Berdinak taldekoak.

Ligak, aurreko edizioetan bezala, 4 jardunaldi izango ditu, eta Gipuzkoako hainbat frontoitan izango dira partidak: Zarautz, Irun, Amasa-Villabona eta Eibar. Lehendabiziko bi jardunalditan ligaxka jokatuko dute bikote guztiek denen aurka. Hirugarren jardunaldian, 5. eta 6. posturako lehia izango da. Eta azken jardunaldian finalerdiak eta finala. Hona hemen xehetasunak:
 
 
Maiatzak 9, Zarautz-Aritzbatalde, 10:30. Ligaxka
Maiatzak 23, Irun-Uranzu, 10:30. Ligaxka
Ekainak 6, Villabona-Amasa, 10:00. 5. eta 6. postuak jokoan
Ekainak 13, Eibar-Astelehena. Finalerdiak eta finala (Eibarko Pilota Elkarteko jardunaldiarekin batera)
 
 
 
 
Beste edizioetan bezala, aurten ere lehia eta giro bikaina espero dira.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.