Aurten ere Teknifikazio Proiektua du martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak; kirol maila ona duten pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua ematea du ardatz
Aurreko denboraldietako lan ildoari jarraituz, aurten ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Teknifikazio Proiektua du martxan. Egitasmoa kirol maila ona duten pilotariei zuzenduta dago (aurten zehazki eskuz jokatzen duten infantilei eta kadeteei), eta entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua ematea du xede.
Lehenik, federazioak deialdia egin zien Gipuzkoako klub guztiei, eta izena emandako pilotariek hautaketa probak gainditu behar izan zituzten. 24 klub desberdinetako pilotariak aritu ziren proba horietan, zehazki 31 infantil mailakoak eta 38 kadete.
Horietatik, ondoren aipatutakoak ari dira teknifikazio saioetan trebatzen:
INFANTILAK
A multzoa
- Urko Azkoitia (Euskal Jolas)
- Aitor Altuna (Tolosa)
- Jon Lopetegi (Tolosa)
- Julen Beristain (Zumaia)
- Noah Unanue (Añorga)
- Unai Alberdi (Ilunpe)
-
Xabier Jauregi (Olalde)
B multzoa
- Ekain Sein (Oiarpe)
- Iker Egiguren (Ilunpe)
- Xabier Aburuza (Oiarpe)
- Iker Zubeldia (Intxurre)
- Iker Amiano (Añorga)
- Jakes Elosegi (Ilunpe)
- Aimar Egiguren (Ilunpe)
KADETEAK
A multzoa
- Julen Alberdi (Gazteleku)
- Aitor Aldunberri (Urnieta)
- Julen Egiguren (Ilunpe)
- Lorentz Orbegozo (Añorga)
- Ibai Salegi (Zestoa)
-
Oihan Zugasti (Hernani)
B multzoa
- Gorka Iriarte (Ilunpe)
- Aimar Iruretagoiena (Usurbil)
- Ander Murua (Arrasate)
- Aratz Oliden (Añorga)
- Julen Osa (Gazteleku)
- Oroitz Sein (Oiarpe)
Urriaren 7an hasi zituzten denek entrenamenduak. Teknifikazio saioak, hain zuzen ere, asteazkenero izaten dira, 17:00etatik 20:00etara, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Infantilen kasuan, bi astez behin jarduten dute, txandaka aritzen baitira A eta B multzokoak (hau da, A multzokoak aste batean, B multzokoak hurrengoan, gero berriz ere Akoak…); 19:00etatik 20:00etara izaten dituzte saioak. Kadeteak, berriz, astero biltzen dira: A multzokoek 17:00etatik 18:00etara jarduten dute, eta B multzokoak 18:00etatik 19:00etara aritzen dira.
Gipuzkoan zehar, han-hemenka, ikastaro eta pilota eskola aukera zabala dago neska eta emakumeentzat. Gehienak martxan daude jada, baina guztietan dago izena emateko aukera oraindik. Beraz, animatu! Ondorengo lerrootan dituzue xehetasunak:
NESKEN PILOTA ESKOLAK (10-16 urte bitartekoentzat)
| HERRIA | NOIZ | NON | |||||||
| Benjaminak | Alebinak | Infantil-kadeteak | |||||||
| Aduna |
Ostirala 17:00-18:00 |
Ostirala 16:00-17:00 |
Udal pilotalekua | ||||||
| Aia |
Ostirala 17:00-18:30 |
Astelehea 17:30-19:00 |
Astean zehar | Udal pilotalekua | |||||
| Alegia |
Asteazkena 16:00-17:00 |
Elorri pilotalekua | |||||||
| Altzo |
Osteguna 16:30-17:30 |
Osteguna 16:30-17:30 |
Ostirala 17:00-19:00 |
Altzo Muino pilotalekua | |||||
| Asteasu |
Osteguna 16:30-18:30 |
Ostirala 15:30-16:30 |
Usarrabi pilotalekua | ||||||
| Astigarraga | Osteguna | ||||||||
| Ataun |
Asteazkena 17:00-18:00 |
Asteazkena 17:00-18:00 |
Auzoeta pilotalekua | ||||||
| Hernani |
Asteartea eta osteguna 16:45-17:45 |
Asteazkena eta ostirala 15:45-16:45 |
Udal pilotalekua | ||||||
| Lasarte-Oria |
Ostirala 16:45-18:00 |
Loidibarren pilotalekua | |||||||
| Lazkao |
Osteguna 17:00-18:30 |
Osteguna 17:00-18:30 |
Herriko plazako pilotalekuan | ||||||
| Oiartzun |
Astelehena eta asteazkena 18:00-19:00 |
Haurtzaro Ikastolako pilotalekua | |||||||
| Villabona |
Ostirala 18:15-19:15 |
Behar Zana pilotalekua | |||||||
| Zumaia |
Ostirala 17:30-19:30 |
Ostirala 17:30-19:30 |
Ostirala 17:30-19:30 |
Herri eskolako pìlotalekua | |||||
Ordaindu beharreko kuota 100€koa da, eta ikasleak paleta jasoko du opari.
Ikasturteak ekaina erdialdera arteko iraupena izango du.
Informazio gehiago eta izen-emateak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan: 943 47 14 63 (Ainhoa) eta ainhoa.pilota@kirolak.net.
EMAKUMEEN PALETA IKASTAROAK (18 urtetik gorakoentzat)
| HERRIA | NOIZ | NON | |||||||
| Andoain |
Asteartea 19:30-20:30 20:30-21:30 |
Larunbata 10:00-11:00 |
Arrate pilotalekua | ||||||
| Azkoitia |
Astelehena 17:00-19:30 |
Gurea pilotalekua | |||||||
| Azpeitia |
Asteartea 19:00-21:00 |
Izarraitz pilotalekua | |||||||
| Donostia |
Astelehena 17:00-18:00 |
Atano III.a Pilotalekua |
|||||||
| Hernani |
Asteartea 09:30-11:00 |
Asteazkena 19:30-20:30 |
Udal pilotalekua | ||||||
| Oiartzun |
Asteazkena 19:00-20:00 |
Ostirala 18:00-19:00 (gazteak) |
Larunbata 10:30-11:00 (gomaz) |
Ikastola eta Madalensoro pilotalekua | |||||
| Tolosa |
Asteartea 09:30-10:30 |
Ostirala 15:30-16:30 |
Beotibar pilotalekua |
||||||
| Zizurkil |
Asteartea 19:15-20:45 |
Intxaur pilotalekua |
|||||||
Kasu honetan kuota 120€koa da, asegurua barne.
Ikasturteak ekaina erdialdera arteko iraupena izango du. Ikasturte amaieran Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute Gipuzkoako ikastaro guztietan aritutako emakumeek, elkar ezagutuz, kirola eta festa giroa uztartzen dituen hitzorduan.
Informazio gehiago eta izen-emateak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan: 943 47 14 63 (Ainhoa) eta ainhoa.pilota@kirolak.net.



