Lehiaketa

Herriartekoan eskuzko, gomazko paletako eta zesta-puntako finalistak ezagutuko ditugu asteburuan

Eskuz, finalerdien itzuliko jaialdiak jokatuko dituzte Oiartzunek eta Ataunek eta Azpeitiak eta Andoainek (Ataunek eta Azpeitiak irabazi zuten joanekoetan); gomaz, finalerako sailkapena izango dute jokoan Astigarragak eta Donostiak eta Hernanik eta Mutrik

Bukaerara iristen ari da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Donostiak irabazi berri du palako lehia, asteburuan, Errenteriaren kontra. Eta jardunaldi honetan ezagutuko ditugu finalistak eskuzko eta gomazko paletako lehietan. Zesta-puntaz, ligaxkako azken jardunaldia jokatuko dute, eta dena dago erabakitzeko.

Eskuzfinalerdien itzulerako jaialdiak jokatuko dituzte Oiartzunek eta Ataunek alde batetik, eta Azpeitiak eta Andoainek bestetik. Ataunek (2-1) eta Azpeitiak (0-3) irabazi zituzten joaneko kanporaketak

Gomazko paletako lehian ere, finalerako sailkapena izango dute jokoan Astigarrak eta Donostiak batetik, eta Hernanik eta Mutrikuk bestetik. Joaneko kanporaketetan, Donostia (2-1) eta Mutriku (3-0) nagusitu ziren.

Zesta-puntaz, ligaxkako 6. jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk eta Zumaiak, eta atseden izango du Hondarribiak. Azken jardunaldi honetara iritsita, oraindik ez dago ezer erabakita.

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

EKAINAK 15, OSTEGUNA
 

– 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / MUTRIKU (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)

– 21:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / DONOSTIA (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)

EKAINAK 16, OSTIRALA
 

– 17:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / ZUMAIA (zesta-punta, ligaxka, 6. jardunaldia)

– 21:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ATAUN (eskua, finalerdiak, itzulerakoa)

EKAINAK 18, IGANDEA


– 17:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / ANDOAIN (eskua, finalerdiak, itzulerakoa)

Gauzak horrela, ekainaren 25eko jardunaldian izango dira eskuzko, gomazko paletako eta zesta-puntako finalak: ostiralean, Mutrikun, zesta-puntakoa; larunbatean, 16:30ean, Donostiako Atano III.ean, eskuzkoa; eta igandean, 11:00etan, Azkoitiko Gurean, gomazko paletakoa.

Aurtengo edizioan, 17 herri lehiatu dira eskuz, 7 larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 41 herri eta 417 pilotari elkartu ditu txapelketak210 eskuz, 62 palaz, 104 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz.

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Ataun
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Bergara
  9. Hernani
  10. Idiazabal
  11. Larraul
  12. Oiartzun
  13. Oñati
  14. Tolosa
  15. Zaldibia
  16. Zestoa
  17. Zumarraga

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Ordizia

GOMAZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Anoeta
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

Rural Kutxa da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babeslea.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.