19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 17 herrik eman du izena eskuko lehian, 15 ariko dira gomazko paletaz, 9 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 3 zesta-puntaz; babesle berria du txapelketak: Bertako igogailuak
Apirilaren 6an, asteazkena, aurkeztuko dugu 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5. Donostia) izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera.
Aurtengo edizioaren hainbat xehetasunen berri eman eta gero, kanporaketen zozketa egingo dugu.
Babesle berria izango du 2022ko edizioak: Bertako igogailuak.
17 herrik eman du izena eskuko lehian, 15 ariko dira gomazko paletaz, 9 pala motzez eta larruzko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:
ESKUA
- Alegia
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Aretxabaleta
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Hernani
- Idiazabal
- Lasarte-Oria
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zaldibia
- Zestoa
GOMAZKO PALETA
- Aia
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Mutriku
- Oiartzun
- Soraluze
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumarraga
PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Oiartzun
- Olaberria
- Ordizia
- Tolosa
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia
Txapelketa maiatzean hastea aurreikusten da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren gorabehera guztiak.


