Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko eta zesta-puntako finalak, igandean, Oiartzunen eta Zumaian

11:00etan hasiko da pala motzeko finalen jaialdia, Oiartzungo Madalensoron, eta 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai; 16:30ean izango da, berriz, Zumaiako Aitzurin, zesta-puntako lau finalen jaialdia: kadeteak, jubenilak eta nagusien 1. eta 2. mai

Pixkanaka-pixkanaka ari dira bukatzen hainbat espezialitatetako lehiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean, esaterako, pala motzeko zein zesta-puntako finalak izango dira ikusgai, Oiartzunen eta Zumaian, hurrenez hurren. Goizean izango dira ikusgai pala motzeko finalak, 11:00etan hasiko baita jaialdia Oiartzungo Madalensoron. Eta arratsaldez jokatuko dira zesta-puntakoak, 16:30etik aurrera, Zumaiako Aitzurin.
 

Dagoeneko badakigu zer taldek jokatuko dituzen zesta-puntako finalak. Pala motzeko finalistak nortzuk izango diren jakiteko, ordea, ostirala arte itxaron beharko dugu; izan ere, egun horretan jokatuko dituzte finalerdiak, bai 1. mailan bai 2. mailan.

Ondorengo lerrotan dituzue finaletako bi jaialdien xehetasunak:

Abenduak 16, igandea, 11:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Pala motza, nagusiak 2. maila: 
EPLE 2 (Eskisabel-R.Pichel) edo EUSKAL JOLAS 2 (Etxeberria-Beitia) / 
EPLE 1 (Martinez-A.Pichel) edo OIANGU 1 (X.Ibarguren-Olaran)

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Ezkerro-Andueza) edo GAZTELEKU (Altuna-Lete) / 
OIANGU 1 (B.Ibarguren-Andonegi) edo TXOST 1 (Mujika-Argote)

Abenduak 16, igandea, 16:30, Zumaia-Aitzuri


1. Zesta-punta, kadeteak:
ZUMAIA 1 (Aizpurua-Cabanillas) / DANOK BAT 1 (Urreisti-Basterretxea)

2. Zesta-punta, jubenilak:
DANOK BAT 2 (Arrillaga-Mendizabal ) / DONOSTIA JAI ALAI 1 (Hernandez-Alberro)

3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila: 
ZUMAIA 1 (E.Agirre-Saez) / ZUMAIA 2 (Etxabe-Carballo-Enbil) 

4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
ZUMAIA 1 (C.Agirre-Uranga) / BEOTIBAR (Ibañez-Izagirre)

Final guztien eta, oro har, bi espezialitate hauen lehiek utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma txokoan daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.