2. urteko alebinen finalean hartu zuen mendean Otaegik Goierri klubeko Ibarluzea, eta infantilen mailako lehia irabazi zuen Orbegozok Tolosa-Aurrera klubeko Amundarainen aurka
Otaegik (Txapagain) eta Orbegozok (Añorga) irabazi dute Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean (2018-05-19) jokatu zituzten finalak, Tolosako Beotibarren. Otaegi 2. urteko alebinen mailako lehian nagusitu zitzaion Goierri klubeko Ibarluzeari, 6-16ko emaitzarekin. Eta Orbegozok infantilen mailakoa irabazi zuen, 18-13, Tolosa-Aurrera klubeko Amundarainen aurka:
Maiatzak 19, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar:
1. 2. urteko alebinak: IBARLUZEA (Goierri) 6 / OTAEGI (Txapagain) 16
2. Infantilak: ORBEGOZO (Añorga) 18 / AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera) 13
2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2018ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:
2. URTEKO ALEBINAK
- ARRILLAGA (Gazteleku)
- BIDEZABAL (Ilunpe)
- ELOSEGI (Ilunpe)
- ETXEBERRIA (Eple)
- IBARLUZEA (Goierri)
- JUARISTI (Aloña Mendi)
- LEONET (Oiarpe)
- OTAEGI (Txapagain)
- RUIZ (Zazpi Itturri)
- SARABIA (Aloña Mendi)
INFANTILAK
- AMIANO (Añorga)
- AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera)
- ARANBARRI (Azkoitia)
- ARRIZABALAGA (Ilunpe)
- CAMINA (Eibar)
- GARCIA (Lapke)
- IZTUETA (Tolosa-Aurrera)
- ORBEGOZO (Añorga)
- TELLERIA (Tartaloetxe)
- ZUBIZARRETA (Lapke)
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia: https://bit.ly/2qLITXu
Giro paregabean ospatu zen, joan den igandean, (2018-05-2018), 2018ko Gipuzkoako Pilota Eguna, Azpeitian. Eskerrik asko denoi zuen parte-hartze eta laguntzagatik!
Argazki galeriak atalean dituzue jasota, iruditan, festak utzitako hainbat une. Klikatu eta ikusi!: https://bit.ly/2IEFwYL

