Lehiaketa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, mutil alebin eta infantilen eskuz binakako finalak, larunbatean

Donostiako Loiola auzoan izango da ikusgai jaialdia, 16:00etan hasita; lehenik alebin kategoriako finalerdiak jokatuko dituzte, ondoren infantilen finala, eta azkenik alebinena

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, mutil alebin eta infantilen eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbat honetan, Donostiako Loiola auzoan. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, alebin kategoriako finalerdiak jokatuko dituzte; ondoren, infantilen finala izango da; eta, azkenik, alebinena. Lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak: 

Apirilak 6, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola

1. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
URDANETA-Ordizia (Alberdi-Azkarraga) /
ORERETA-EPLE-Errenteria (Zapirain-Etxeberria)

2. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
IMAZ BERTSOLARIA-Altzo (Elola-Gorostiaga) / 
ARETXABALETA-Aretxabaleta

3. Eskuz binaka mutilak, infantilak. FINALA:
ANTZUOLA 2-Antzuola (Aldasoro-Larrea) / 
SORALUZE-Soraluze (Palacin-Sudupe)

4. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALA:
URDANETA-Ordizia (Alberdi-Azkarraga) edo ORERETA-EPLE-Errenteria (Zapirain-Etxeberria) / 
IMAZ BERTSOLARIA-Altzo (Elola-Gorostiaga) edo ARETXABALETA-Aretxabaleta

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa Gipuzkoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.