19:15ean hasiko da jaialdia; final hauek jokatuta, urtea amaitzearekin batera bukatuko da 2011-12ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa
Ostiral honetan (2011-12-30) jokatuko dira, Oiartzungo Madalensoro frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak. 19:15ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik 3. mailako lehia izango da; ondoren, 2. mailakoa; eta, azkenik, 1. mailako finala. Norgehiagoka hauek jokatuta, urte amaierarekin batera bukatuko da 2011-12ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa.
Hona hemen finalen jaialdia:
*Abenduak 30, ostirala, 19:15, Oiartzun-Madalensoro
1. Larruzko paleta, 3. maila: EUSKAL JOLAS 1 (Lopez-Etxeberria) / OIANGU (Berasategi-Goiburu)
2. Larruzko paleta, 2. maila: USURBIL (Begiristain, J.-Begiristain, M.) / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde)
3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 3 (Eskisabel-Etxeberria) / TXOST (Ayerbe-Mena)
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.
Bukatu berri da eskuz banakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (2. urteko alebinak eta 1. eta 2. urteko infantilak). Errendimenduan Hasteko Ibilbidean eskuz jokatzen direnetatik lehendabizikoa da lehia hau. Ondoren etorriko dira eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (urtarrilean) eta eskuz binakako Udaberriko Errendimenduko Txapelketa (apirila-maiatza). Ez da ahaztu behar, era berean, eskuz banakako Talentudunen Txapelketa (apirila-maiatza).
Ondoren zehazten ditugu Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketako (eskuz banaka) Gipuzkoako zein eskualdeetako finaletako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: Aniztasuna 1 (Olazabal) 0 / USURBIL (Aranguren) 2
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: Intxurre 1 (Arandia) 1 / LAPKE 4 (Zubizarreta) 2
3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: ARRASATE 1 (Moron) 2 / Gazteleku 1 (Aizpuru) 1
EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: OIARPE 4 (Sein) 2 / Gazteleku 1 (Osa) 1
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ALDE ZAHARRA (Albisu) 2 / Urnieta 2 (Odriozola) 0
3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: AÑORGA (Matxain) 2 / Hernani 2 (Pagola) 0
MENDEBALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: LAPKE 2 (Ruiz de Larramendi) 2 / Arrasate 1 (Elkorobarrutia) 0
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: Aniztasuna 2 (Pagola) 0 / GAILURRERANTZ (Insausti) 2
3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: Zazpi Itturri 2 (Amundarain) 1 / AZKOITIA 2 (Garate) 2
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak… Argazki galeriak atalean, bestalde, hainbat irudi daude ikusgai.



