Kadeteetan, Zumaiako Agirrek irabazi zuen; nagusietan, Beotibarko Izagirre nagusitu zen 1. mailako finalean, eta Zumaiako Agirre 2. mailako lehian
Larunbatean (2016-05-21) jokatu ziren, Mutrikun, Gipuzkoako Banakako Zesta-Punta Txapelketako finalak. Kadeteetan, Zumaiako Agirrek irabazi zuen; eta nagusietan, Zumaiako Agirrek jantzi zuen txapela 2. mailako lehian, eta Beotibarko Izagirre nagusitu zen 1. mailakoan. Ondorengo lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak (*Argazkiak: Danok Bat elkartea, Mutriku):
Maiatzak 21, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta banaka, kadeteak: LOPEZ (Zumaia) 7 / AGIRRE, E. (Zumaia) 25
2. Zesta-punta banaka, nagusiak 2. maila: MANZISIDOR, M. (Danok Bat) 13 / AGIRRE (Zumaia) 25
3. Zesta-punta banaka, nagusiak 1. maila:
IZAGIRRE (Beotibar) 25 / ALBERRO, U. (Donostia Jai Alai) 18
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.


