Lehiaketa

Gazteleku klubarentzat txapela Gipuzkoako Pala Txapelketan, hirugarren urtez jarraian

Eple taldea hartu du mendean oraingoan, 45-39 emaitzarekin

Gaztelekuk irabazi du, hirugarren urtez jarraian, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala. Altuna-Rekalde bikote andoaindarrak Eple taldeko Martinez-Pichel errenteriarrak hartu zituen oraingo honetan mendean, 45-39ko emaitzarekin: 

Urtarrilak 4, larunbata, 17:15, Andoain-Arrate
 

1. Pala, nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 45 / EPLE (Martinez-Pichel) 39

Bost talde lehiatu dira aurten pala txapelketan: Eple, Gazteleku, Oiangu 1, Oiangu 2 eta Urnieta.

Lehiak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala atalean kontsulta daitezke.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.