Ontsalo-Lasarte eta Galarreta-Agirre bikoteak lehiatuko dira lehenik, 2. mailako finalerdian, eta Otaegi-Erasun eta Garmendia-Arrillaga izango dira aurrez aurre ondoren, 1. mailakoan; 18:00etan hasiko da jaialdia; Irazustabarrena-Murua eta Etxegia-Lopeteg
Azken txanpan sartu da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, larunbatean finalerdiak jokatuko dituzte maila bakoitzean 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteek, Hernanin; ligaxka lider amaitutakoek finalerako zuzeneko pasea lortua dute dagoeneko. Ondoren zehazten dugu finalerdien jaialdia:
Abenduak 2, larunbata, 18:00, Hernani
1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: ONTSALO-LASARTE / GALARRETA-AGIRRE
2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: OTAEGI-ERASUN / GARMENDIA-ARRILLAGA
Esan bezala, ligaxkan 1. postuan sailkatutako bikoteak dagoeneko finalean dira. Irazustabarrena-Murua eta Etxegia-Lopetegi dira, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako finalak jokatzeko zain dauden pilotariak.
Finalak abenduaren 23an izango dira, arratsaldez, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

