100 urte

Federazioaren logoa berritzeko lehiaketak badu irabazlea

Irati Etxeberria Mateos sortzailearen lana aukeratu du epaimahaiak

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) logotipo berria hautatzeko antolatutako lehiaketak badu irabazlea: jasotako lan guztien artetik, Irati Etxeberria Mateos sortzailearen lana aukeratu du epaimahaiak.

Hain zuzen ere, Itziar Lete Andonegi GEPFko presidenteak, Marta Pastor Bañales Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak, Jon Ander Artola Oiartzabal Biga web-eko diseinatzaile grafikoak eta Daniel Carballo Ostolaza Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura departamentuko irakasle ikerlariak osatu dute lehiaketaren epaimahaia.

Federazioa egokien ordezkatuko duen logotipo berriaz gain, mendeurrenerako bigarren logotipo bat ere diseinatu behar zuten lehiaketara aurkeztutakoek, dakizuenez, 2025ean federazioak 100 urte beteko baititu.

Zorionak irabazleari eta eskerrik asko lehiaketara aurkeztutako guztiei!

Laster ezagutuko dituzue logotipo berria, sortzailea… eta urteurrenaren zertzelada batzuk. Adi egon!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.