Lehiaketa

Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak, ostiralean, Astigarragan

19:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, Eple eta Txapagain 1 taldeak izango dira aurrez aurre 2. urteko alebinen lehian; ondoren, Mundarro eta Eple 1 infantilen 2. mailakoan; eta, azkenik, Tolosa-Aurrera 1 eta Añorga 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak inf

Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak izango dira ikusgai, ostiral honetan, Astigarragan. 19:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 2. urteko alebinen lehia jokatuko dute Eple eta Txapagain 1 taldeek; ondoren, Mundarro eta Eple 1 izango dira aurrez aurre, infantilen 2. mailakoan; eta, azkenik, Tolosa-Aurrera 1 eta Añorga 3 lehiatuko dira, infantilen 1. mailako finalean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Martxoak 23, ostirala, 19:00, Astigarraga-Udalekoa
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak:
EPLE (Etxeberria-Lizarazu) / TXAPAGAIN 1 (Otaegi-Zarrabeitia)

2. Eskuz binaka, infantilak 2. maila:
MUNDARRO (Urdangarin-Lizeaga) / EPLE 1 (Goikoetxea-Laboa)

3. Eskuz binaka, infantilak 1. maila:
TOLOSA-AURRERA 1 (Amundarain-Gabirondo) / AÑORGA 3 (Amiano-Orbegozo)

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Eskuz Binaka atalean kontsulta daitezke: http://bit.ly/2COypcB

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.