Lehiaketa

Eskuz banakako eta gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, Trinketeko Gipuzkoakoan

Asteburuan jokatuko dituzte, hiru jaialditan banatuta: Irurako Ametsa trinketak hartuko ditu eskuz banakako lehiak, larunbat goizean (nagusiak) eta igande goizean (kadeteak eta jubenilak); eta Irungo Ramuntxo Berri trinketan izango dira ikusgai gizonezkoe

Final ugari izango da ikusgai, asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Alde batetik, eskuz banakako lehiak jokatuko dituzte, Irurako Ametsa trinketan: larunbat goizean nagusien 1. eta 2. mailako finalak, eta igande goizean kadete eta jubenilena. Eta, bestetik, gizonezkoen paleta argentinarrekoak, Irungo Ramuntxo Berri trinketan, larunbat goizean. Ondorengo lerroetan dituzue hiru jaialdien xehetasunak:

Martxoak 9, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri
 

1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO 1 (Dani Loza-Asier Santesteban)
RAMUNTXO 2 (Jesus Mari Portilla-Nestor Vila)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos)
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu)


 

Martxoak 9, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa


1. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Xabier Barandiaran
MUNDARRO-Oier Gurutzealde

2. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA-Arkaitz Esnaola
HERNANI-Unax Manterola
 

Martxoak 10, igandea, 11:00, Irura-Ametsa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak:
BEHAR ZANA-Adur Otaegi
HERNANI-Ekhi Oses

2. Eskuz banaka, jubenilak:
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre
EPLE-Eneko Lizarazu

Bestetik, xareko finala datorren jardunaldian (martxoaren 17koan) jokatuko dute.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Eskuz banaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Paleta argentinarra ataletan kontsulta daiteke espezialitate hauei buruzko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.