Lehiaketa

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketa. Txapeldunak eta txapeldunordeak

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten, larunbatean, lurraldeko palista gaztetxoek, Ordizian. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak. Zorionak den-denei!

Urtarrilak 17, larunbata, 16:00, Ordizia-Beti Alai
1. Alebinak, molle-pelle handia:
AIA 1 (Aihotz Auzmendi Arruti-Unax Gallego Iturzaeta) 2 (10,3,15)
OSPELE (Ane Sagastibeltza Lertxundi-Goretti Aranalde Altuna) 1 (3,10,13)
2. Alebinak, molle-pelle txikia:
ZUMAIA 1 (Ekain Fernandez.Arroy Astigarraga-Inar Alkorta Egurza) 25
ILUNPE (Unax Albizu Zelaia-Beñat Eskudero Garmendia-Lander Astiazaran Agirrezabal) 9
3. Infantilak, molle-pelle txikia:
ALTZATARRA (Manex Llamero Mondragon-Oier Vega Gonzalez) 25
BEHAR ZANA-BIDANIA (Bidatz Beloki Aizpitarte-Xuhar Uzkudun Irazusta) 23
4. Infantilak, ikus:
ZUMAIA 1 (Oier Alkorta Egurza-Luken Osanbela Makazaga) 30
OIANGU 2 (Inar Aierbe Ordoñez-Danel Gorrotxategi Sanz) 14

Baina lehiatzen jarraitzeko aukera izango dute aurrerantzean ere: besteak beste, jardunaldi honetan (2026-01-25) Eskola Kiroleko larruzko paletako Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote infantilek, eta Eskola Kiroleko Udaberri Sariko ikus paletako lehiari hurrengoan (2026-02-01). Informazio guztia, Lehiaketa-Emaitzak-Eskolartekoa txokoan.

*Argazkia: Oiangu kluba.

 

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.