Lehiaketa

Errepala eta Oiangu, pala motzeko Gipuzkoako txapeldunak

1. mailako finala irabazi du Errepala 2 taldeak bere klubeko Errepala 1en aurka, eta Oiangu 2 taldea Gaztelekuri nagusitu zaio 2. mailako finalean

Errepala eta Oiangu klubak dira Gipuzkoako txapeldun berriak pala motzean. Joan den ostiralean jokatu zituzten espezialitate horretako finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Ordizian: Errepala 2ko (Donostia) bikoteak (Vigeon-Zumeta) nagusien 1. mailako finala irabazi zuen, bere klubeko Errepala 1en (Andueza-Brosa) kontra. Eta Oiangu 2ko (Ordizia) bikotea (Andonegi-Naldaiz), bere aldetik, Gazteleku (Andoain) taldeari (Alkorta-Ponce) nagusitu zitzaion nagusien 2. mailako lehian:

Abenduak 30, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai


1. Pala motza, nagusiak 2. maila
OIANGU 2 (Azeari Andonegi-Xabier Naldaiz) 40
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce) 25

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 2 (Julien Claude Vigeon-Jon Zumeta) 40
ERREPALA 1 (Gabriel Sylvain Andueza-Aitor Brosa) 21

 

 

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan.

 

 

*Argazkiak: Oiangu Pilota Elkartea (Ordizia).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.