Lehiaketa

Errendimenduko Udaberri Saria eta Udaberri Saria banaka lau terdian ere jokoan dira

Pilotari alebinek eta infantilek jokatuko dute lehendabizikoan, eta bigarrenean kadeteek, jubenilek eta nagusiek; final guztiak ekainaren 28ko asteburuan aurreikusten dira

Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaz gain, asteburu honetan (2015-04-19) beste bi txapelketa hasiko dira:  Errendimenduko Udaberri Saria eta Udaberri Saria eskuz banaka lau t'erdian. Hona hemen xehetasunak:

Errendimenduko Udaberri Saria

  1. Eskuz binaka
  2. 2. urteko alebinak eta infantilak
  3. 1. fasea: itzuli bateko ligaxka, maiatzaren 24ra arte alebinetan eta maiatzaren 17ra bitartean infantiletan. 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute ondoren, eta 3.etik 6.era sailkatutakoek zonaldekoak (Ekialdeko Txapelketa edo Mendebaldekoa)
  4. 2. fasea: kanporaketak, ekainaren 7ko asteburuan hasita alebinetan eta maiatzaren 31tik aurrera infantiletan.
  5. Finalak: ekainak 28

Udaberri Saria eskuz banaka lau t'erdian

  1. Eskuz banaka lau t'erdian
  2. Kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak
  3. 1. fasea: itzuli bateko ligaxka maiatzaren 24ra bitartean (nagusien mailan maiatzaren 17ra arte). 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote ondoren, eta 3.etik 6.era sailkatutakoek zonaldekoak (Ekialdekoa zein Mendebaldekoa)
  4. 2. fasea: kanporaketak, ekainaren 7tik hasita (nagusien mailan maiatzaren 31ko asteburuan)
  5. Finalak: ekainak 28


 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.