Lehenek 1. mailako finala irabazi zuten Etxabe-Manzisidorren aurka, 30-25; eta bigarrenek 23-30 hartu zituzten mendean Redondo-Arrieta
Goikoetxea-Evaristti (1. maila) eta Etxegia-Garmendia (2. maila) bikoteek irabazi dute Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. Donostiako Gaskan jokatutako finaletan (2012-06-30), lehenek 30-25 hartu zituzten mendean Etxabe-Manzisidor; eta bigarrenek Redondo-Arrietari irabazi zieten, 23-30ko emaitzarekin. Hona hemen jaialdia:
*Ekainak 30, larunbata, 10:00, Donostia-Gaska
1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: Redondo-Arrieta 23 / ETXEGIA-GARMENDIA 30
2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: GOIKOETXEA-EVARISTTI 30 / Etxabe-Manzisidor 25
Jaialdiko lehendabiziko partidan, Ainhoa Garmendia urduri samar eta lekuz kanpo agertu bazen ere partida hasieran, pixkanaka hobeto jokatzen hasi zen eta Etxegia bikotekidearen laguntzarekin, partida 22 tantoan berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, Redondo eta Arrieta saiatu ziren arren, ezin izan zuten partida aurrera atera, ligaxkan gertatu bezala, eta Etxegia-Garmendia bikoteak jantzi zuen 2. mailako txapela.
Bigarren norgehiagoka, berriz, atzelarien arteko borroka izan zen, eta azkenean Evaristtik, bere maila teknikoari esker, Manzisidor bere gain hartu zuen. Aurrelariak ere gogotsu aritu ziren, baina Goikoetxearen gaztetasuna eta arintasuna Etxaberen eskarmentuari gailendu zitzaizkion. Honenbestez, Goikoetxea-Evaristti bikoteak eraman zuen 1. mailako txapela etxera.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean eta www.blogak.com/emakumeapilotari atarian. Bestalde, Argazki galeriak txokoan txapelketako hainbat irudi daude ikusgai.
Ondorengo lerrootan, Udaberri Sariko (eskuz banaka 4 t´erdian) Gipuzkoako zein eskualdeetako finaletako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak laburbiltzen dira:
GIPUZKOAKO FINALAK
– Kadeteak, 1. maila: Txapagain-BELOKI 12 / Tartaloetxe-MATXAIN 22
– Kadeteak, 2. maila: Hondarribia-ZUBIZARRETA 17 / Tartaloetxe-OIARBIDE 22
– Jubenilak, 1. maila: Gazteleku-OTAÑO 22 / Urnieta-LOITEGI 21
– Jubenilak, 2. maila: Arrasate-MORON 18 / Euskal Giroa-ARTOLAIN 22
– Nagusiak: Eibar-BENGOETXEA 15 / Añorga-JAUREGI 22
EKIALDEKO FINALAK
– Kadeteak, 1. maila: Hernani-CISNEROS 7 / Hondarribia-PAGADIZABAL 22
– Kadeteak, 2. maila: Igeldo-ARRUTI 9 / Mundarro-RUIZ 22
– Jubenilak, 1. maila: Urnieta-OINAZPI 11 / Hernani-ALTUNA 22
– Jubenilak, 2. maila: Hondarribia-AGINAGA 22 / Allerru-TATIEGI 10
– Nagusiak: Antigua-MANZISIDOR 20 / Orio-ERRAZKIN 22
MENDEBALDEKO FINALAK
– Kadeteak, 1. maila: Zestoa-ARANBERRI 22 / Lapke-EGIBURU 17
– Kadeteak, 2. maila: Lapke-MURUA 22 / Bergara-VALGAÑON 17
– Jubenilak, 1. maila: Eibar-ZUBIZARRETA 22 / Zumaia-EIZMENDI 20
– Jubenilak, 2. maila: Lapke-URRETABIZKAIA 22 / Eibar-RUIZ 12
– Nagusiak: Lapke-BEREZIARTU 22 / Aretxabaleta-OYON 12
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…
Errendimenduko Udaberri Saria 2. urteko alebinek eta infantilek jokatu dute, eskuz binakako espezialitatean. Ondoren zehazten ditugu Gipuzkoako zein eskualdeetako finaletako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
GIPUZKOAKO FINALAK
– Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: ANIZTASUNA 2 (Eraso-Morales) 16 / Ilunpe (Garate-Gurrutxaga) 11
– Eskuz binaka, infantilak: Intxurre 2 (Luzuriaga-Aizpitarte) 16 / AZKOITIA 1 (Oñederra-Garate) 18
EKIALDEKO FINALAK
– Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: ALDE ZAHARRA (Olarra-Salaberria) 16 / Gazteleku (Artola-Eguzkiza) 14
– Eskuz binaka, infantilak: Oiarpe 2 (Lopez-Leonet) 4 / URNIETA (Odriozola-Oiarzabal) 18
MENDEBALDEKO FINALAK
– Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: Aretxabaleta (Uribeetxeberria-Davila) 9 / GOERRI (Sagastibeltza-Jauregi) 16
– Eskuz binaka, infantilak: ATXURBIDE (Loidi-Garmendia) 18 / Euskal Jolas (Arakistain-Aldalur) 17
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…




