Maila politeko jaialdiaz eta giro ezinhobeaz disfrutatu ahal izan zuten Donostiako Atano III.ean bildutakoek, larunbatean, Goiener Sariko finaletan. Emakume pilotariak izan ziren protagonista, eta buruz buru lehiatu ziren, hainbat kategoriatan. Rotetak (Zarautz), Bergarak (Oiarpe), Txapartegik (Tolosa), Azpiazuk (Lapke), Arrutik (Ziotza) eta Erasunek (Behar Zana) lortu zuten garaipena. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak: Ekainak 13,…

