Lehiaketa

Behar Zana, 63. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

63. Enrique Abril Errebote Txapelketa finalerdietara iritsi da, eta Behar Zana izango da Gipuzkoako ordezkari bakarra azken txanpa honetan. Amasa-Villabonako taldeak B multzoko lehen postuan amaitu du ligaxka, eta Goizeko Izarra (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea) izango du aurkari igande honetan.

Beste finalerdian, Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) ariko dira aurrez aurre.

Urriak 4, igandea, 10:30, Zubieta
LUZEAN vs KANBOARRAK

Urriak 4, igandea, 10:30, Villabona
BEHAR ZANA vs GOIZEKO IZARRA

Lehen fasea amaituta, honela gelditu da sailkapena:

A MULTZOA

  1. Luzean, 6 puntu
  2. Goizeko Izarra, 5 puntu
  3. Txost, 4 puntu
  4. Zubieta 2, 3 puntu

B MULTZOA

  1. Behar Zana, 4 puntu
  2. Kanboarrak, 3 puntu
  3. Zubieta 1, 2 puntu
  4. SPUC, 0 puntu

Hortaz, txapelketan parte hartu duten lau talde gipuzkoarretatik, Behar Zanak egingo du aurrera; Txost, Zubieta 1 eta Zubieta 2 lehen fasean gelditu dira.

Finalerdietako irabazleek urriaren 11n jokatuko dute 63. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, Villabonako plazan.

Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapena webguneko “Lehiaketa” atalean kontsultatu daitezke.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.