Azken txanpan sartu da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa, eta Gipuzkoa 2 taldea lehian izango da azken fase honetan, finalerdietara sailkatzea lortu baitu; ostiralean bertan jokatuko du. Gipuzkoa 2 taldeak bere multzoko lehen postuan bukatu du ligaxka; Gipuzkoa 1, aldiz, laugarren sailkatu da (bigarrenarekin eta hirugarrenarekin berdinduta, baina kontrako tanto kopuru altuagorekin), eta ez du…

