2026-27 denboraldian ere martxan dira Teknifikazio Proiektuko saioak. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako egitasmoaren helburua pilotarien prestakuntza teknikoa lantzea da. Ezker horman zein trinketean, eskuko eta paletako teknifikazio eta hobekuntza saioetan ari dira trebatzen Gipuzkoako pilotariak. Datu orokorren arabera, denboraldi honetan 22 elkartetako 115 pilotari ari dira parte hartzen: 67 infantil eta 48 kadete….

