Ikastaroak

Hilaren 6ra arte zabalik da mutilen eskuzko teknifikazioan izena emateko epea

Ezker horman eskuz aritzen diren infantil eta kadete kategorietako Gipuzkoako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia; irailaren 11n, 18an eta 25ean aurreikusten dira hautaketa entrenamenduak, eta urrian saioekin hastea

Asteburuan hasiko da ofizialki 2024-25 denboraldia, eta aurten ere teknifikazio proiektuarekin lanean jarraituko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du helburu egitasmoak. Eta, beste behin ere, ezker horman zein trinketan eta hainbat espezialitatetan eskainiko da.

Esaterako, zabalik da mutilen eskuzko teknifikazioan izena emateko epea. Azken urteotan bezala, denboraldi honetan ere ezker horman eskuz aritzen diren infantil eta kadete kategorietako Gipuzkoako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia.

Lurraldeko klubek dute beraien pilotarien izena emateko ardura. Hain zuzen ere, hilaren 6ra arte (osteguna) izango dute horretarako aukera, jaso duten azalpen eta dokumentuen bitartez.

Izena emandako pilotari guztiek hautaketa entrenamenduetara deituko ditu federazioak; hauexek dira aurreikusitako datak (asteazkenak): hilaren 11n Goierri-Tolosaldea-Aiztondo eskualdeetakoak elkartuko dira, hilaren 18an Deba-Urola Kostakoak eta hilaren 25ean Bidasoa-Oarso-Burutza-Donostia eskualdeetakoen txanda izango da.

Aukeratutakoek urri hasieran ekingo diete entrenamenduei, ekainera bitarte. Asteazken arratsaldetan aurreikusten dira saioak: kadete kategoriako pilotariak Donostiako Atano III.ean entrenatuko dira, eta infantilak eskualdeetan.

Pixkanaka joango gara xehetasunak ematen, eta izen-emate gehiago zabaldu ahala izango duzue horren berri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.