Lehiaketa

Bukatzear da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa

Asteburu honetan jokatuko dira azken finalak

Bukatzear da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Kutxa Saria. Izan ere, asteburu honetan azken finalak jokatuko dira. Han-hemenka, zortzi jaialdi izango dira, final ugarirekin; bada non aukeratua, behintzat. Ondoren azalduko ditugu xehetasunak:

*Abenduak 17, ostirala, 20:00, Deba

1. Eskuz binaka kadeteak (3. maila): EUSKAL JOLAS 2 / GOIERRI
2. Eskuz binaka jubenilak (3. maila): EPLE / GURE TXERU


*Abenduak 18, larunbata, 10:00, Hernani-Galarreta

1. Erremontea nagusiak: ANTIGUA / ZUMAIA


*Abenduak 18, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar

1. Eskuz banaka jubenilak: GOIERRI / ZAZPI ITTURRI
2. Eskuz banaka nagusiak: ANIZTASUNA / OZKARBI
3. Eskuz binaka nagusiak (1. maila): ZAZPI ITTURRI / ANTIGUA


*Abenduak 18, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar

1. Gomazko paleta neska jubenilak: HERNANI 4 / HERNANI 2
2. Gomazko paleta neska nagusiak (2. maila). Emakumea Pilotari Txapelketa: LENDINEZ-GUTIERREZ / BAÑALES-PEREZ
2. Gomazko paleta neska nagusiak (1. maila). Emakumea Pilotari Txapelketa: REDONDO-Maider MENDIZABAL / ZABALA-AROZENA


*Abenduak 18, larunbata, 17:00, Hernani

1. Eskuz binaka kadeteak (2. maila): USURBIL / AURRERA SAIAZ
2. Eskuz binaka nagusiak (2. maila): OIARPE 1 / ZUMAIA
3. Eskuz binaka nagusiak (3. maila): GAZTELEKU 1 / ILUNPE 1


*Abenduak 19, igandea, 10:00, Deba

1. Larruzko paleta nagusiak (3. maila)
2. Larruzko paleta nagusiak (2. maila)
3. Larruzko paleta nagusiak (1. maila)


*Abenduak 19, igandea, 10:30, Donostia-Carmelo Balda

1. Zesta-punta kadeteak: DONOSTIA JAI ALAI 1 / ZUMAIA
2. Zesta-punta nagusiak: GAZTELEKU 1 / DANOK BAT


*Abenduak 19, igandea, 11:00, Zumarraga

1. Gomazko paleta mutil nagusiak (3. maila): LAGUNAK 1 / ALTZATARRA

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue jokamolde hauen inguruko nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.