Donostia, Oiartzun eta Mutriku izan dira, hurrenez hurren, txapeldunorde
Hernanirentzat (eskuko lehian), Andoainentzat (pala) eta Zumaiarentzat (zesta-punta) izan dira 2010-11ko Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariko txapelak. Hurrenez hurren, Donostia, Oiartzun eta Mutriku sailkatu dira bigarren postuan.
Ondoren azalduko ditugu txapelketa bakoitzaren inguruko xehetasunak:
ESKUA (44. EDIZIOA)
– Txapelduna: Hernani; txapeldunordea: Donostia. Finaleko jaialdia:
*Ekainak 26, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI 2 / DONOSTIA 1
Kadeteak: E.Altuna-J.Altuna 10 / Chiapuso-Aranguren 22
Jubenilak: Lujanbio-Murgiondo 22 / Cristobal-Manzisidor 5
Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi 22 / Baez-Fernandez 6
– Hernanik 4. txapela gehitu dio Herriarteko Txapelketako bere palmaresari (2000, 2002, 2005 eta 2011).
– Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998).
– Parte-hartzea: 22 herri, iaz baino 1 gutxiago: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA. Iaztik baja izan dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.
PALA (21. EDIZIOA)
– Txapelduna: Andoain; txapeldunordea: Oiartzun. Finaleko jaialdia:
*Ekainak 11, larunbata, 17:00, Deba-Aldats: ANDOAIN 1 / Oiartzun 1
Larruzko paleta: Lete-Iradi (Andoain) 27 / Aizpuru-Garcia (Oiartzun) 35
Pala motza: Altuna-Zabala (Andoain) 40 / Ezkerro-Argote (Oiartzun) 24
– Azken bi urtetako txapelei hirugarrena gehitu dio Andoainek (2009, 2010, 2011).
– Oiartzunek bi ditu (1996 eta 2001).
– Parte-hartzea: 8 herri, iaz baino 1 gutxiago: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA. Usurbil izan da baja.
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.
ZESTA-PUNTA (14. EDIZIOA)
– Txapelduna: Zumaia; txapeldunordea: Mutriku. Finaleko jaialdia:
*Ekainak 17, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz: ZUMAIA 2 / MUTRIKU 1
Kadeteak: Alday-Agirre 30 / Goenaga-Arrizabalaga 27
Jubenilak: Uranga-Osa 35 / Andonegi-Antia 13
Nagusiak: Erkiaga-Zabala 20 / Elezgarai J.-Elezgarai I. 35
– Bere palmaresean 7. txapela da azken hau Zumaiarentzat (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007 eta 2011).
– Mutrikuk, berriz, oraindik ez du txapelik jantzi ahal izan.
– Parte-hartzea: 4 herri, iaz baino bat gehiago: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA. Mutriku izan da alta hori.
– Ligaxka (joan-etorria).
–Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa ataletan. Finaletako argazkiak ere ikusgai daude Galeria-n.
Amaitu da 2010-11 denboraldia. 2010eko abuztuan hasi zen, Enrique Abril Errebote Txapelketarekin. Eta 2011ko ekainaren 29an bukatu zen, Udaberri Sariko (eskuz banaka 4 t´erdian) azken finalarekin.
Webgune honetako Lehiaketa eta Berriak ataletan kontsulta ditzakezue denboraldiak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak, txapeldunak… Galeria-n ere ikus ditzakezue hainbat txapelketatako argazkiak.
Txapelketa ofizialen garaiak atseden hartuko du, beraz, pare bat hilabetez. Abuztuaren bukaeran ekingo zaio 2011-12 denboraldiari, Enrique Abril Txapelketarekin. Eta irailaren hasiera-erdialderako aurreikusten da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketaren hasiera. Bitartean, oporraldi on!



