Topaketak eta ospakizunak

Benjamin kategoriako pilotariei zuzendutako paleta topaketa, larunbat arratsaldean, Bidania-Goiatzen

Azpeitiko, Bidania-Goiazko, Ordiziako, Orioko eta Zumaiako 24 bat palista elkartuko dira

Benjamin kategoriako palistak bigarren topaketan elkartuko dira, larunbat arratsaldean, Bidania-Goiatzen. Urri bukaeran izan zuten lehendabiziko hitzordua, Azpeitian, eta elkar ezagutzen jarraitzeko, trebatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute berriro. 

Azpeitiko (Ilunpe), Bidania-Goiazko, Ordiziako (Oiangu), Orioko (Ospele) eta Zumaiako 24 bat pilotarik eman du izena bigarren topaketa honetan.

16:00etan hasiko da saioa, eta bi taldetan banatuta jardungo dute: 16:00etatik 17:15era Azpeitiko eta Ordiziako (A) palisten txanda izango da, eta 17:15etik 18:30era Bidania-Goiazkoak, Ordiziakoak (B), Oriokoak eta Zumaiakoak ariko dira.

Federazioak eramango ditu pilotak, baina pilotari bakoitzak bere pala eraman beharko du.

Zuriz jantzita joan beharrik ez dago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.