Lehiaketa

Behar Zanako Illarramendi-Iparragirre bikotearentzat txapelak trinketeko lehen finalean

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka kadete kategoriako finala irabazi dute, klub bereko Larrarte-Zufiria bikoaren kontra; paleta argentinarreko eta eskuz banakako lehiak hasiko dira jardunaldi honetan

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finala izan da ikusgai, asteburuan: eskuz binakako kadeteen kategoriakoa. Behar Zana klubeko (Amasa-Villabona) bi taldeen arteko lehian, Illaramendi-Iparragirre bikoteak irabazi zion Larrate-Zufiria bikoari:

Urtarrilak 4, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 2 (Beñat Larrarte Balda-Imanol Zufiria Maioz) 38
BEHAR ZANA 1 (Xuban Ilarramendi Albizu-Xuhar Iparragirre Aburuza) 40

Eskuz binakako gainontzeko finalak (jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) urtarrilaren 19ko jardunaldian jokatzea aurreikusten da.

Bestetik, jardunaldi honetan (2025-01-12) paleta argentinarreko lehia (nagusiak 1. eta 2. maila) eta eskuz banakakoa hasiko dira (eskuz kadeteena solik; jubenilak eta nagusiak urtarrilaren 26ko eta otsailaren 2ko jardunaldietan batuko dira lehiara).

15 taldek eman du izena paleta argentinarreko txapelketan, 8 nagusien 1. mailan eta 7 nagusien 2. mailan. Ligaxka jokatuko dute denek, eta ondoren azken fasea. Martxoaren 9ko asteburuan izango dira bi finalak.

Eskuz banakako kadeteen lehian 7 pilotari ariko dira. Otsaila bukaerara arte ligaxka jokatuko dute. Eta martxoaren 9ko asteburuan izango dute finala.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean aurki daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.