Finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte larunbatean Hernanik eta Azpeitiak, Hernanin, eta igandean Astigarragak eta Azkoitiak, Astigarragan; 3-0 irabazi zuten azpeitiarrek joanekoan, eta 1-2 Astigarragakoek. Zesta-puntan, Mutriku eta Zumaia sailkatu dira
Herriarteko Eskuko Txapelketako finalistak ezagutuko dira asteburuan. Izan ere, finalerdietako itzulikoak jokatuko dituzte Hernanik eta Azpeitiak alde batetik, eta Astigarragak eta Azkoitiak bestetik. Joanekoetan Azpeitia eta Astigarraga nagusitu ziren: 3-0 irabazi zuten azpeitiarrek (22-9, 22-9, 22-13), eta 1-2 Astigarragakoek (22-0, 10-22, 11-22).
Hauexek dira, hain zuzen ere, asteburu honetako finalerdiak:
LARUNBATA, EKAINAK 25
– 19:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZPEITIA
IGANDEA, EKAINAK 26
– 17:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / AZKOITIA
Zesta-puntako lehian, bestalde, Mutriku eta Zumaia sailkatu dira finalerako (Mutrikuk bukatu du ligaxka lehenengo postuan, 8 punturekin, jokatutako jaialdi guztiak irabazita; Zumaia izan da bigarren, 6 punturekin, 2 jaialdi irabazita eta 2 galduta). Uztailaren 2an, larunbata, jokatuko dute finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian.
2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aduna
- Aia
- Altzo
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Lazkao
- Lezo
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Usurbil
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumarraga
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain.
Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere.
49. edizioa da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.


