Lehiaketa

Arangurenek (Usurbil) eta Moronek (Arrasate) irabazi dute Talentudunen Txapelketa

Lehenak 16-2 irabazi zion Egigureni (Ilunpe) 2. urteko alebinen finalean; eta bigarrenak, infantiletan, emaitza berarekin, Aizpururi (Gazteleku)

Arangurenek (Usurbil, 2. urteko alebinak) eta Moronek (Arrasate, infantilak) irabazi dute 2011-12ko Talentudunen Gipuzkoako Txapelketa. Zestoan izan zen jaialdia, ekainaren 23an, larunbata. Arangurenek Ilunpeko Egigureni irabazi zion, 16-2; Moronek, bere aldetik, Gaztelekuko Aizpuru hartu zuen mendean, emaitza berarekin.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 23, larunbata, 17:00, Zestoa

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ARANGUREN (Usurbil) 16 / Egiguren (Ilunpe) 2

2. Eskuz banaka, infantilak: MORON (Arrasate) 16 / Aizpuru (Gazteleku) 2

 
 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskuko batzordeak antolatutako hautaketa proben ondoren, 20 pilotarik hartu du parte Talentudunen Gipuzkoako Txapelketan: 12 2. urteko alebinen mailan eta 8 infantilen mailan. Eskuz banaka lehiatu dira guztiak, eta Zestoan eta Zizurkilen jokatu dituzte partidak.

 
 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean aurki daiteke. Argazki galeriak txokoan, bestalde, txapelketako hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.