Iaz bezala, 2-0 hartu du mendean Deba, eta bere seigarren txapela lortu du hala
Andoainek irabazi du 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. 2-0 gailendu zitzaion Debari Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean (2017-06-04).
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 4, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
1. Larruzko paleta: ANDOAIN (Iradi-Lete) 35 / DEBA (Etxeberria-Beitia) 32
2. Pala motza: ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 40 / DEBA (Lopez-Sanchez) 30
Txapelketaren historian, palaz Donostiak ditu txapel gehien, 7; irabazitako azken honekin, Andoain jarri da bigarren postuan, 6 txapelekin; ondoren dira Errenteria eta Olaberria, 5na txapelekin; 2 ditu Oiartzunek; eta, azkenik, Ordiziak eta Zarautzek, txapel bana.
Esteka honetan duzue txapelketaren informazio guztia: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=746

