Lehiaketa

Aloña Mendi, Gazteleku, Oiarpe, Azkoitia eta Tartaloetxe klubentzat ere, txapelak Gipuzkoakoan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak irabazi dituzte asteburuan

Aloña Mendi, Gazteleku, Oiarpe, Azkoitia eta Tartaloetxe klubek ere lortu dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eskuz binakako finalak irabazi dituzte, asteburuan, klub horietako pilotariek: Aloña Mendikoek emakumezkoen nagusi mailako lehian jantzi dute txapela, Gaztelekukoak kadeteen 2. mailakoan nagusitu dira, Oiarpekoak kadeteen 1. mailakoan, Azkoitikoak jubenilen 2. mailakoan, eta Tartaloetxekoek nagusien 3. mailako finala irabazi dute.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

Abenduak 17, ostirala, 19:00, Oñati-Zubikoa
 

1. Eskuz binaka, nagusiak, emakumezkoak
BERGARA (Maddi Barrocal-Arrate Bergara) 9 / ALOÑA MENDI (Maddi Etxegarai-Uxue Oses) 22

Abenduak 17, ostirala, 19:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Eskuz binaka, kadeteak, 2. maila
LAPKE (Martin Kerejeta-Markel Iturbe) 12 / GAZTELEKU 1 (Joanes Zestau-Aimar Segurola) 22

2. Eskuz binaka, kadeteak, 1. maila:
OIARPE (Oihan Etxeberria-Mikel Leonet) 22 / LAPKE (Iker Izagirre-Oier Ibarluzea) 17

Abenduak 18, larunbata, 11:30, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka, jubenilak, 2. maila:
TOLOSA 1 (Ander Iraeta-Oier Aramendi) 11 / AZKOITIA (Jon Etxaniz-Alejandro Juaristi) 22

2. Eskuz binaka, nagusiak, 3. maila
TARTALOETXE 1 (Alex Sukia-Iñaki Galdos) 22 / LAPKE 2 (Oier Otxoa-Pello Olano) 15

Kategoria eta maila guztietako informazioa kontsultatzeko, hemen klikatu. Sari-banaketen irudiak Argazki galeriak txokoan daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.