Larunbatean bukatuko da Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketa, binakako finalekin, Amasan. Hiru final izango dira ikusgai, 10:30ean hasita: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta; liga gorria eta liga urdina) eta gurpil aulkiko bat beste bat (gomazko paleta):
Maiatzak 16, larunbata, 10:30, Amasako Udal pilotalekua
1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga gorria:
Josu Eskisabel Egaña (Zumaia)-Leire Esnal Urbieta (Zumaia)
Alvaro Valor Portalo (Zarautz)-Hodei Asteasu Santos (Mindara)
2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Edorta de Anta Lekuona (Kemen)
Manuel Quesada Morillas (Kemen)-German Elkoro Elzo (Kemen)
3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, liga urdina:
Xabat Askasibar Baleztena (Antzuola-GKEF)-Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara)
Mikel Vega Etxezarreta (Mindara)-Erik Dima Gaton Miranda (Mindara)
Azaldu Amasako frontoira pilotariak animatzera! Eta, ezin baduzu joan, jaialdia gure Youtube kanalean (@GipuzkoaPilotaEmankizunak) emitituko dugu zuzenean (esteka honetan klikatu); datorren astean Hamaika telebistak (astelehenean, 22:00etan) eta 28 kanalak ere emango dute.
Zorte on denoi eta festa polita izan dadila!


