Donostiako Loiola auzoan izango da ikusgai jaialdia, 16:00etan hasita; lehenik alebin kategoriako finalerdiak jokatuko dituzte, ondoren infantilen finala, eta azkenik alebinena
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, mutil alebin eta infantilen eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbat honetan, Donostiako Loiola auzoan. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, alebin kategoriako finalerdiak jokatuko dituzte; ondoren, infantilen finala izango da; eta, azkenik, alebinena. Lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Apirilak 6, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola
1. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
URDANETA-Ordizia (Alberdi-Azkarraga) /
ORERETA-EPLE-Errenteria (Zapirain-Etxeberria)
2. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
IMAZ BERTSOLARIA-Altzo (Elola-Gorostiaga) /
ARETXABALETA-Aretxabaleta
3. Eskuz binaka mutilak, infantilak. FINALA:
ANTZUOLA 2-Antzuola (Aldasoro-Larrea) /
SORALUZE-Soraluze (Palacin-Sudupe)
4. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALA:
URDANETA-Ordizia (Alberdi-Azkarraga) edo ORERETA-EPLE-Errenteria (Zapirain-Etxeberria) /
IMAZ BERTSOLARIA-Altzo (Elola-Gorostiaga) edo ARETXABALETA-Aretxabaleta
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa Gipuzkoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.

