Cabaleiro-Garikano bikoteak Errepala taldeko Rekondo-Vicente hartu zituzten mendean; bestetik, jardunaldi honetan, larruzko paletako jubenilen lehia hasiko da
Zumaiak irabazi du gomazko paletako jubenilen finala Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zumaia 2 taldeko Cabaleiro-Garikanok 25-8 hartu zituzten mendean Errepalako Rekondo-Vicente, Bidania-Goiatzen igandean jokatutako norgehiagokan:
Otsailak 5, igandea, 11:00, Bidania Goiatz-Ernio
2. Jubenilak, gomazko paleta:
ZUMAIA 2 (Danel Cabaleiro-Aritz Garikano) 25
ERREPALA (Aner Rekondo-Ekai Vicente) 8
8 bikotek hartu dute parte txapelketa honetan: Aia, Errepala, Txost 1, Txost 2, Txost 3, Zumaia 1, Zumaia 2 eta Zumaia 3.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak atalean kontsulta daiteke informazio guztia.
Bestetik, jardunaldi honetan (2023-02-12) larruzko paletako jubenilen lehia hasiko da Gipuzkoako Txapelketan.
4 taldek eman du izena: Txost 1, Txost 2, Zumaia 1 eta Zumaia 2.
Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute lehenik, martxoa erdiraldera arte.
Eta apirilaren 2ko asteburuan izango da ikusgai finala.
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta-Jubenilak txokoan.


