Lehiaketa

Zumaiak eta Ilunpe 1ek jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako erremonteko finala

Larunbatean, hilak 10, izango da, 10:30ean, Galarretan

Larunbat honetan (2011-12-10) jokatuko da, Hernaniko Galarreta frontoian, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketako erremonteko finala, 10:30ean hasita. Zumaia eta Ilunpe 1 taldeak izango dira aurrez aurre. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
 

*Abenduak 10, larunbata, 10:30, Hernani-Galarreta

1. Erremontea, nagusiak: ZUMAIA (Arizaga-Segurola) / ILUNPE 1 (Iturzaeta-Otaegi)

Zumaia (Arizaga-Segurola) zuzenean sailkatu da finalera, ligaxkako partida guztiak irabazi zituelako eta besteek baino aldeko tanto kopuru hobea zuelako. Ilunpe 1 taldeak (Iturzaeta-Otaegi), aldiz, finalerdietan lehiatu behar izan zuen beste tokiaren bila; Ilunpe 2 taldeari (Aizpuru-Bengoetxea) irabazi zion joan den astean (2011-12-03) jokatutako finalerdia, 40-28ko emaitzarekin.

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.