Lehiaketa

Zumaia 3k irabazi du Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen paletako finala

Argoitia-Osanbela-Rodriguez hirukoaren taldea 2-1 nagusitu zaio Alkorta-Leon-Esteibar hirukotearen Zumaia 4 taldeari

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako paletako finala jokatu dute Zumaia 3 eta Zumaia 4 taldeek, asteburuan, Zumaian bertan; eta lehenek irabazi dute herrikideen arteko lehia. Ilunpe 1 eta Lizardi Igeldo taldeen arteko 3. eta 4. posturako norgehiagoka ez da jokatu, Igeldokoak ez baitira agertu. Hemen duzue laburbilduta jaialdia:

Urtarrilak 27, larunbata, 16:00, Zumaia-Aitzuri


1. Paleta, alebinak. 3. eta 4. postua:
LIZARDI IGELDO (Amaiur Otamendi-Aiert Gorriz-Haritz Lizarralde)  0 (ez agertzea)
ILUNPE 1 (Alain Aristondo-Oier Eskudero-Anje Alkorta) 3

2. Paleta, alebinak. FINALA:
ZUMAIA 3 (Beñat Argoitia-Luken Osanbela-Aimar Rodriguez) 2 (10,10,12)
ZUMAIA 4 (Oier Alkorta-Haitz Leon-Xabat Esteibar) 1 (8,5,15)

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.