Villabonako Behar Zana taldea hartu du mendean finalean,13-7ko emaitzarekin
Zubietak irabazi du, berriz ere, Gipuzkoako Errebote Txapelketa. Azken urteotako nagusitasuna agerian utzi zuten beste behin zubietarrek larunbatean, Villabonako Behar Zana taldearen kontra jokatutako finalean; 13-7ko emaitza lortuta, 2020-21 denboraldiko txapela ere jantzi dute:
Uztailak 11, igandea, 10:30, Villabona-Errebote plaza
Errebotea, nagusiak:
ZUBIETA (Ander Iruretagoyena, Joseba Aizpurua, Txomin Bordagaray, Jon Argote, Endika Garcia) 13 /
BEHAR ZANA (Andoni Zabala, Beñat Iraola, Aratz Luisa, Beñat Karrera, Eneko Maiz) 7
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza-Errebotea nagusiak atalean dago ikusgai txapelketaren inguruko informazio guztia. Ikusgai, era berean, finalaren irudi bilduma, Argazki galeriak txokoan. Eta Historikoak atalean aurreko denboraldietako emaitzak, laburpenak eta datuak kontsulta daitezke.

