Lehiaketa

Zubietak eta Behar Zanak jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdia, ostegunean

Zubietan izango da partida, 10:30ean hasita

Azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Hain zuzen ere, ostegunean (2017-10-12) finalerdia jokatuko dute Zubietak eta Behar Zanak, 10:30ean hasita, Zubietan:

Urriak 12, osteguna, 10:30, Zubieta-plaza
 

ZUBIETA vs BEHAR ZANA

Irabazleak Luzean izango du zain finala jokatzeko. Izan ere, lapurtarrek, ligaxka lehendabiziko postuan bukatuta, finalerako zuzeneko txartela lortu zuten. Urriaren 22rako dago aurreikusita lehia, Oiartzunen.

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.