Lehiaketa

Zesta-puntako Udazken Txapelketa ere, jokoan

Alebin eta infantil mailako puntistak lehiatuko dira izaera bereziko txapelketa honetan; finalak abenduaren 17ko asteburuan izango dira ikusgai, Tolosan

Asteburuan (2017-10-22) ekingo diote Zesta-puntako Udazken Txapelketari. Alebin eta infantil mailako puntistak lehiatzen dira txapelketa honetan.

Elkartearen bidez eman dute izena pilotariek, baina norbera ordezkatuz ariko dira. Binaka jokatuko dute, hala ere. Dena den, bikoteak desberdinak izango dira astero, eta puntuazioa ere pilotari bakoitzari egokituko zaio, ez bikoteari. Elkarte desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia elkarteetako pilotariek hartuko dute parte. Guztira, 54 puntista lehiatuko dira: 27 alebin, 14 A multzoan (7 aurrelari eta 7 atzelari) eta 13 B multzoan (7 aurrelari eta 6 atzelari); eta 27 infantil, 14 A multzoan (8 aurrelari eta 6 atzelari) eta 13 B multzoan (8 aurrelari eta 5 atzelari).

Denek ligaxka jokatuko dute 1. fasean, urriaren 22tik azaroaren 26ra bitartean. Hauexek dira maila bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:


Alebinak

  • Urriak 22, Mutriku
  • Urriak 29, Donostia
  • Azaroak 5, Andoain
  • Azaroak 12, Hondarribia
  • Azaroak 19, Zumaia
  • Azaroak 26, Tolosa
     

Infantilak

  • Urriak 22, Donostia
  • Urriak 29, Mutriku
  • Azaroak 5, Hondarribia
  • Azaroak 12, Andoain
  • Azaroak 19, Tolosa
  • Azaroak 26, Zumaia

Abenduaren 3ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak abenduaren 17ko asteburuan izango dira ikusgai, Tolosan.

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena zesta-punta atalean dago aukera txapelketari jarraipena egiteko.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.